XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espaineri milikaz
dago ta otsoa:
Ai! nik ere bai banik
ik dukan gozoa!....
Bainan gero zer lan duk,
gero norat oa?.
Nik bezala ote duk
gozatzen kanpoa?
.

Autematen badiat
Urbiltzen ooinik,
Eskale, makiladun,
tzarki besti denik,
Saingaz asten nauk eta
aitzatzen tiat nik.
Ez diat ori beizik
anbat bertze lanik
.

Otsoa irriz zaio
asten zakurrari:
Errak, zer duk lepoan
ual eder ori?
Zakurrak errepusta:
Ez erran niori.
Unen estela autsiz
nauk unat etorri

Ez naik ez ni estekan
nior atchikitzen;
Nausirik ez jaberik
Ez diat ni baizen;
Ire bizi moduak
ez naik tirriatzen:
Adios oianerat
berriz nauk itzultzen
.

Libertatea zer den
otsoak badaki;
Gutartean ainitzek
ez dakite aski,
Libertate zuzena
zer den bereziki:
Eta ua zeiñ oso
bear den atchiki
.

Beren erritik asko
doazi or ara,
Iri ta gobernuko
enpleguetara:
Illunpean preso da
gizentzen antzara,
Jendea ere naski
estekan luzara
.

Laborari biziak
ez da dudarikan.
Badu bertze gozorik
gure baserritan
Chuhurki ta chimenki
antche bizirikan,
Bakotcha bereekin
batasun anditan.